Back to the top

Harrera

Elkartasuna da bidea!

Elkartasuna da bidea. Mundu zaharrera itzulbiderik ez! Bizitza erdigunean jarriko duen Euskal Herri burujabe eta elkarkide baten eraikuntzan parte hartzera engaiatzen naiz! Izenpetzen dut!

Covid-eh elkartasun sareak, pandemia egoera honeri Euskal Herrian, herriz herri eta auzolanaz erantzutea du xede. Jadanik antolatuak diren elkartasun sareei ikusgarritasuna eskaintzea eta dinamika berrien piztea izanen du ardatz. Horretarako, beharrezkoak diren baliabideak eta gomendioak plazaratuko dira.

  • Informazio egiaztatuak hedatu.
  • Auzotegi, herri, hiri, lurraldeetan elkarlaguntzean esku hartu.
  • Hobeki kontsumitu zirkuitu laburrak, ekoizle eta laborari ttipiak… sostengatzeko.
  • Covid-19 pandemiari aurre egiteko pertsona ahulenak sostengatu.
  • Artatzaileak eta zerbitzu publiko guziak sostengatu praktika onak aplikatuz.
  • COVID 19ren ondorioei lotu teknika, legezko, antolaketa arlolko erantzunak ekarri.