Konfinamendu garai honetan, euskal presoak bisitarik gabe gelditu diren momentu honetan, inoiz baino gehiago presoekiko elkartasuna ez etetzea berebiziko garrantzia du. Horretarako jada hainbat ekimen martxan daude.

Lehena,  Etxerat-ek presoei idazteko abiatu duen kanpainarena da. Norberak idatziz eta haren sarea astinduz, preso bakar bat ere isolaturik gelditu ez dadin antolatu behar dugu.

Bigarrena, LANNEMEZANeko preso politikoen kolektiboak Jakes, Txistor eta Jon-en komutazio sostengatzeko bultzatzen duen ekimena da. Martxoaren 25 etik apirilaren 8ra, ahalik eta kopuru haundienean Eliseoko eta Justizia ministeritzako gutun kutxetara loturik dituzuen gutunak bidaltzeko ekimena luzatu dute.

Gutunak deskargatu:

berriak

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.