Back to the top

Tutorialak

    1. Zu gandik hurbil, talde bat jadanik existitzen ez denik ziurtatu (horretarako harrera orrialdean den mapa interaktiboan begiratu).
    2. Taldearen kokapen maila hautatu (Euskal Herria, Ipar Euskal Herria, Eskualdea, herria, auzoa). Aholkua : maila ttikienetik hasiz erresago izaten da.
    3. Komunikatzeko plataforma bat sortu (whatsapp edota telegram, facebook orrialdeak) eta harremanetan sartzeko bitarteko bat zehaztu (telefonoa, helbide elektronikoa). Kasu : gure lurraldearen errealitate linguistikoa aintzat hartu beharko du talde bakoitzak. Horretarako, taldeak hiztun anitzak izan beharko dira.
    4. Taldea #AuzolagunEH karta interaktiboan inskribitu.
    5. Taldearen aurkezpen idatzia egin eta auzoan zabaldu.

Guztia beharren arabera moldatzen arituko gira. Ekarpenak izanez gero, ondoko helbidera idatzi dezakezu : covideh@riseup.net.

#AUZOLAGUN-ENTRAIDE agertzen da azken egun hauetan sare sozial eta tokian berean ondoko puntuekin bat egiten duten borondate oneko pertsonen inguruan:

  1. Informazio egiaztatuak hedatu
  2. Auzotegi, herri, hiri, lurraldeetan elkarlaguntzean esku hartu.
  3. Hobeki kontsumitu zirkuitu laburrak, ekoizle eta laborari ttipiak… sostengatzeko
  4. Covid-19 pandemiari aurre egiteko pertsona ahulenak sostengatu
  5. Artatzaileak eta zerbitzu publiko guziak sostengatu praktika onak aplikatuz
  6. COVID 19ren ondorioei lotu teknika, legezko, antolaketa arlolko erantzunak ekarri.

Nahiz eta Covid-19ak denak arriskutan jartzen gaituen, pertsona batzuk ahulagoak dira eta sostengu handiago baten beharra dute.

Biziki maila ttipian, zuen auzoena eta/edo zuen ahaideena, lehenik antolatzea eramaten gaitu konfinamenduak. Bakoitzak bere toki aurki dezan, tokiko elkar laguntze taldeak sortzera gomitatzen zaituztegu. Elkarrean lotuak eta elkarkideak diren tokiko elkar laguntze talde sare bat laster sortzea da helburua.

Haur zaintza, adineko pertsona bakartuak, erosketak, mota orotariko konponketa eta sostenguak dira behar-beharrezkoak beraz krisi honen gainditzen laguntzeko baina batzuk eta besteak babesteko baitezpadakoak diren jestuak atxikiz beti. Koordinazioaren zati handi bat sare sozialen bitartez egiten da (Facebook, Telegram, Whatsapp, etab).

Tresna kartografiko bat plantan ezarri dugu denek jakin dezagun besteak non kokatuak diren geografikoki. Aski da https://auzolagun.gogocarto.fr/ mapa kontsultatzea zuen etxetik hurbil diren taldeak xerkatzeko.

Hauen zerrendatzea eta biltzea proposatzen du #COVID_EH sareak, gorago aipatu 6 guneetan kolektiboki elkartzeko gisan. Talde batzuk gehituak dira etengabe eta zuhauek zuen taldea sarraraz dezakezue honela (edo erreferentziatua ez den talde bat aipatzeko). Auzotegi mailan, auzotasun elkar laguntzea garatzen ahal dugu (pertsona bakartuen beharrak bilduz eta ahal bezain bat betez: Erosketak etxeetara eraman, informazio partekatzea, haur zaintza, informazio edo zerbitzu trukatze…)

Hauek egin ditzakegu:

  • Haien artean komunikatzeko nahianteek elkar biltzen lagunduko dituzten tokiko taldeak sortu: Facebook, Telegram, Whatsapp, etab,
  • Hesi jestuak errespetatuz gure etxe inguruan afitxatzeko komunikazio euskarriak sortu tokiko taldearentzat. Argi eduki behar dugu pertsona ahulenak direla smartphonerik ez dutenak edo sare sozialekin eroso ez direnak.
  • Zuen inguruan dauden pertsona ahulenekin telefono zenbakiak trukatu, beharretan baldin badira deitu ahal dezaten, eta haien berri erregularki hartzeko…
  • Solasaldi esparruak sortu (Tel, Mail, Whatsapp, Telegram, bideokonferentziak…)
  • Beste molde batez kontsumitu, beste molde batez ekoiztu eta tokiko laborari, ekoizle eta ttipiak sostengatu. Haien beharra dugu eta gure beharra dute. Elkartasuna erakus diezaiegun batzuek besteei.

Ekimen, proposamen eta alternatiba guziak ongi etorriak dira baina ez dezagun ahantz dena egin behar dugula koronabirusaren hedatzea saihesteko. Koordinazio lana linean burutzera eta konfinamendu neurriak errespetatzera animatzen zaituztegu. Hesi jestuak denei dagozkie!

Linean ahots bilkuren bidez koordinatzen ahal gara (Discord – Zoom – Mumble – Wire –Jitsi)

NOTA EZAZUE

Behar berezi bat baldin badu zuen taldeak, zuen galderak egiteko zalantzarik ez ukan :